XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badirudi haren bertso sakonen ondoan azken bertsorik nagusiena bere Isiltasunean heriotzea bera zela izatekoa, egunen batean espero zuen eta dugun heriotzea, eta hain zuzen ere, atzo gertatu zitzaion liburuaren azken firma bezala utzirik, ez baitzuen gure artean bertso bat bakarra bera ere egun osoan bere ahoz kantatu.

Zerurik baldin badago eta inor zuzen zuzenean sartu baldin bada inoiz bertan, Jesusen ama ez izanik eta Jainkoari gaztigua urrun zezan galde egiten ez bazion ere ez eta sari eskerik amodioaz besterik Xalbador zeruan du Jainkoak.

Baina guretzat Xalbador ez da hil eta ez da hilen ere euskaldunik munduan dagoeno.

Inoiz baino gorago altxatuko da haren mintzoa, azken oihu gisa moldezko letrez hilburukoan utzi diguna, euskaldunon artean egunik egun, asterik aste, hilerik hile, urterik urte erein izan duen ahozko hazi emankorraz gainera.

Xalbador gizona zen oso osoan barreneko ezur muinetarik kanpoko ileetaraino, eta gizontasun horri ez diot inolako kalifikaziorik eransten, gizona izatearen ofizioa bera ez baita erraza gertatzen mundu bihurri honetan eta bereziki gure Euskal Herri eder bezain tristagarri honetan.

Xalbadorren poesia herri euskaldun eta langilearen poesia egiazko eta benetakoa da, hark eta berak artekoa baitzen izan ditzakeen eta zitzakeen poz, atsegin, zorion, tristura, zorigaizto, trajedia eta guzti, bere liburuan esaten badu ere zer ausartzia den norbaiten olerkaritzat atxikitzea! Hortako lehenik dio behar litaike jakin zer den olerkia. Nik segurik jarraitzen du ez dakit zer den, baina etzaut iduritzen edozoin gauza dela. Izan ote da ere egundaino dio bukatzeko nehon Jainkoaz bertze olerkaririk?

Inor poeta baldin bada, ordea, Jainkoaz besterik, Xalbador da.

Uste dut diodana barkatuko didala zeruko loriatik.

Xalbador kezkatua eta minberatua zegoen Euskal Herri eta euskaldunen etorkizunaz.

Gipuzkoara eta zenbait aldiz baita Bizkaira ere etortzen zenean altxatzen zuen zerbait gogoa, Gipuzkoako ibilaldiez bederen baitio: .

Eta beste alderdi batean dio negarra begian: aunitz maite duenak aunitz sofritzen du eta frantses edo español sortu banintz hobe, gaur ez nuen izanen hoinbertze naigabe.

Eta Nafarroaz: Goi ta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra, .

Eta .

Emakumeaz dio: .

Xalbadorren artaldea bera ere atsekabetua egon behar, zuen artzainik gabe gelditzerakoan: .

Liburuari aintzinean ezarri dizkion hitz laxoetan bere ars poetica ere utzi digu, argi eta garbi azaltzen dizkigula, irakurleari zuzentzen dion hizketan, barrenean zituen pleguak. Bertso jartzaileentzat ere badu zerbait: .

Xalbadorrek Erromako poeten gisara sortzen zituen kantuak, bere harat hunatetan zebilela egiten baitzituen, eta gero, denak egin ondoan, paperean jartzen.

Beraz, izkribatzerakoan buruz zekizkien.

Horren proba behin baino gehiagotan eman digu.

Erromakoek esklabo bati deitzen zioten letretan finka zitzan esaten zitzaizkionak.

Xalbadorrek, ostera, bere eskuz egiten zuen lan hori, ez zaitzen aurkitzen, garai bateko Udarregi bezala, nahi ta nahi ez irakurtzen eta izkribatzen zekien pertsona bati egin ziezaion eskatzeko premian.

Edozein modutan ere sustatzaile bezala Aita Zavala-k asko lagunduko ziola deritzat.

Atzo Urepelen ginen.

Meza ondoan elkarri agur egin genion eta ondo ohartu nintzen asko estimatu zuela Euskal Herriko beste egaletik Pirineo mendi altu haietaraino joanik ni han ikustea, hain zuzen ere ondo zekielako, noski, berari behin baino gehiagotan zenbat kostatu izan zitzaion beretzat mugarik ez zuen Euskal Herriko beste muturrera joatea.

Bazkalorduan ene emaztea, semea eta ni Hendrike Knorr eta Aita Zavala-ren ondoan geunden eta beste alderdi batean Mattin eta Xalbador.

Beste bertsolariak ez zeuden han.

Aita Zavala-k, arratsaldeko bertso saiora joan baino lehen, denak isilerazi zituen eta bertsotan hastera bultzatu ninduen eta bat bota zuen Uztapideri ikasirikako bozean, 1960 urteko Euskal Herriko azken txapelketa nagusian bertso sailerako erabili zuen bozean, eta erantzunik etorri ez zenez gero hori ez zait gertatu izan ordurarte beste bat kantatu nuen.

Gogoan ditut eta zilegi izan bekit zerbait orraztaturik hona aldatzea egin nion ene gorazarre apala, oraingo gorazarre bihur dadin zuzentzen ari natzaion oraitizkribu honekin batera: . Bigarrena: .

Bazkalaurretik, beste gauza batzuen artean, Nafarroa garaiko Diputazioaren izenean Iturralde deputatuak Nafarroako armarria eskaini zion Xalbadorri, Nafarroa osorako balio baitu, egungo izanez hala ez bada ere, eta gastelaniaz zenbait hitz esan zituen, euskaraz egiteko traba baitzuen.

Aranalde-k liburuaren aurkeztatzea egin zuen, horrela berak ohore gehiago hartzen zuela Xalbadorri gainera ziezaniokeena baino adierazirik.

Bazkalondoan Haritschelhar-en ahoz jakineraziko zen Euskal Akademiak bere arteko laguntzaile izendatzea erabakirik duela.

Arratsaldean, gorazarrez egin zitzaion bertso saioa amaitzearekin batera, azken arnasak ematen ari zen hain zuzen ere Labeguerie ta biok, halakorik inondik ere espero ez genduela, sartu ginenean eskoletara, ondoezak jorik zenbait denbora lehenago eraman zuten tokira.

Medikua eta etxekoak ere han zeuden.

Urrunetik hara joanikako jende askok ezer jakin gabe alde egin zuen etxera, berandu izanik berehala abiatu baitzen autoetara.

Goian bego.

Alfonso Irigoyen.